viernes, 3 de mayo de 2013

Lizarrako 2 grebalariei epaiketa.

Txertatutako irudia 1


Guztiok sufritzen ari gara kapitalismo eta krisiaren ondorio larriak. Lanetik kaleratzeak, etxekaleratzeak, langabezia, “ERE”ak, murrizketak, etb.

Iaz gizartea kalera atera zen eskubide sozialak defendatzeko eta egoera larri honi aurre egiteko. Eguneroko mobilizazioak eta ondorio errepresibo larriak ekarri dituezten bi greba orokor dira horren adibide.

Lizarran bi greba horien ondorioz 30.000 Euroko izunak ezarri dizkigute eta larriagoa dena, bi pertsonak gartzela eskakizunei aurre egin behar diete. Hori gutxi balitz beste bati 6 eguneko “arresto domiciliario” ezarri diote.

Hori dena greba eskubidea kriminalizatzeko asmoz eta gizartearen erantzuna ixilarazteko.
Maiatzaren 8an 2 pertsona epaituak izango dira Lizarrako epaitegian.
Hori dela eta mobilizatzera eta elkartasuna adieraztera dei egiten dizugu ekimen hurrengo ekimenen bidez. 

-Maiatzaren 3an 11:30 PRENTSAURREKOA LIZARRAKO EPAITEGIAREN AURREAN
-Maiatzaren 4an Koroatze plazan goizeko 10etatik arratsandeko 8etara kontzentrazioa burutuko da. Ondoren azkaritxoa eginen dugu.

Mobilizazioetan elkar ikusiko dugulakoan, segi borrokan aldaketa sozial eta politikoaren alde. Guztion artean lortuko dugu.
 
-Maiatzaren 8an Lizarrako Epaitegien aurrean protesta zaratatsua eginen da goizeko 12:30etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario