Pasa den abuztuaren hiruan Udaletxera Red Electrica Españolaren (REE) proiektua iritsi zen; ez Castejon eta Gasteiz arteko goi-tentsioko linea eraikitzekoa, linea bat eta hainbat adarkadura eraikitzekoa baizik. BILDUko zinegotziekiko ostrazismo politikaz jarraituz, Oteizako PSNko hautagaitzako Zinegotzi eta Alkateak, aurrez aipatutako proiektuaren iritsieraz ez abisatzea erabaki zuten. Lineak eragina izango duen beste herri batzuetako zinegotzi eta alkateen abisuari esker jakin izan genuen eta epez estu bazen ere, kontrako arrazoibideak aurkezteko epearen luzapen eskaria lehenik eta, eragina izango duen herrietako zinegotzi eta alkateak biltzen dituen Goi-tentsioko linearen aurkako plataformaren eskutik, arrazoibideen aurkezpena ondoren burutu genituen.
Batzuek herria eta oposizioko zinegotziak informatzen ez dituzten bezala, beste batzuek bai. Alkateari arrazoibideak aurkezteko asmoa genuela jakinarazi genion, berak ere gauza berbera egiteko gonbidapena jaurtiz. Gaur herriari gure ekintzen berri ematen diogu: batzarrari proiektu honen aurka mozio bat aurkeztu diogu, eta laster gai honen inguruan burutuko den asanblea informatzaile batean informazio guzti hau gehituko dugula iragartzen dugu.
Basikoki, eta asko laburbilduz, hasierako dokumentuan bildutako proiektuak zeharkatzen duen inguruko hornidura beharrei erantzuten ez diela uste dugu; berau burutzeko justifikazio eskasa dagoela, eta gaurko nahiz biharko belaunaldiek gozatu ahal izateko, lurraldearen eta bere ingurugiro naturalaren babes eta zaintza beharren urratze larria suposatzen duela uste dugu. Gainera, sustatzaileak eta hainbat Udalek gaia jorratzeko duten sekretismoak susmoak hartzera bultzatzen gaitu. Ez ditugu ahaztu behar Oteiza eta inguruetan parke eolikoak ezartzeko proiektuak; parke hauen ekoizpena aipatutako Goi-tentsioko lineatan deskargatuko bait da.
Herria ez da inoiz, behin eta berriz baieztatzen duten bezala, azpiegitura honen onuradun izango; ez digute elektrizitatea merkeago jarriko, eta Udaletxeak ere ez du energiaren igarobidea dela eta kanonik kobratuko. Gure lurra eta bertatik igarotzen diren haizeak aberasteko baino ez dituzte erabiliko, guretzako kutsadura paisajistikoa, burdinezko erraldoi itzelak, kutsadura elektromagnetikoa e.a. uzten duten bitartean.... hori bai, guzti hori, gutxitu ordez goraka joango den argi faktura batek lagunduta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario