Oteitzako BILDUk, azken aldian alkateak erakusten duen jarrera negargarriaren ondorioz jazotako gertaera larri bat ezagutaraztera eman nahi du.
Atzo, 2011ko urriak 23, BILDUko zinegotzi batek beste pertsona batekin batera, UPN-PSNk osatutako Nafarroako Gobernuaren eskutik nafarrok pairatzen ari garen murrizketen aurkako pankarta bat zintzilikatu zuen.
Pankartak honako hau zioen:
UPN-PSN
DINERO PÚBLICO PARA FINES PRIVADOS
RECORTES SOCIALES NO!!
ASKI DA!!
DINERO PÚBLICO PARA FINES PRIVADOS
RECORTES SOCIALES NO!!
ASKI DA!!
Une horretan Bermejo jauna agertu zen pankarta guk zintzilikatu genuen galdezka. Jarraian salatuko gintuela esanez indarrez kendu zuen.
Zerk eragiten dio horrenbesteko egonezina Bermejo Jaunari, PSNk UPNrekin batera aipatutako murrizketak Parlamentuan onartu dituenean?
Ez ote dugu gure egonezina aurkezteko eskubiderik Nafar Gobernuak bideratzen duen politikaren aurrean? Honek azken 30 urteotan lortutako langileon eta orohar hiritar guztion eskubideak, bere kudeaketa txarraren ondorioz kolpe batez murriztu dizkigu.
BILDU lan arlorik eta biltzeko tokirik gabe utzi ondoren, zer nahi du?; agian, isilik egon gaitezen eta gure oinarrizkoenak diren eskubideei uko egitea nahi al du?
Egoera honek XXI. mendean desagertuta zeudela uste genuen aintzinako politikei gogorarazten digu.
Gogoeta egin dezala eta jarreraz alda dezala espero dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario