lunes, 2 de abril de 2012

BILDU OTEITZA


OBSESIO ETA AXOLAGABEKERIA

Gure ustez hauek dira gure Alkatea, edo behintzat haren ekintzak, hobekien zehazten dituzten izenlagunak. BILDUrekin obsesionaturik dago; alde batetik Zinegotzigoen banaketatik baztertzen gaitu;  beste behin ere Udaletxean dugun gelatik kaleratzen ahalegindu da; pankartak zintzilikatzeagatik izuna ezarri digu… baina bestalde eraikuntza publikoetan (eskolan) pankartak zintzilakatuz udal arautegia ez betetzearen aurren erakusten duen axolagabekeria borobila da. Era berean Araudia betetzearekiko erakusten duen arduragabekeria agerikoa da; bai eta igerilekuen bigarren fasea burutu zuen enpresak eginiko obren urritasunaren aurren erakusten duen pasibitatea ere: lan urri hauek Udaletxeari gastu gorakada suposa diezaiokete. Hortaz gain, lehen egunetik Udaletxe honetako lanarekiko interes falta ikuskatuz gatoz; lanaren eguneroko zama langileek daramate, inolako errekonozimendurik gabe, eta are okerrago dena, zehaztutako lan ildorik gabe. Arras erraza da Zinegotzigoak banatzea eta ondoren itsasontzia uztea norabidea zein lan eskerga langilegoaren gain utziz, bere ardura bakarra BILDUri jazarpen eta eraiste saiakera izanik. Aldiz, badirudi eguneko landa zentru “pribatu” bat eraikitzearekin itsututa dagoela; lur eta eraikin pribatuan eraikia, kudeaketa pribatuarekin, baina lan nahiz mantenimenduaren gastuak publikoak izanik. BILDUk Irantzuko Mankomunitateko oinarrizko zerbitzu sozialak indartzearen alde setatsu agertzearen aldeko gonbita luzatu nahi dio; izan ere etxez etxe zuzendutako eguneko zentru baten zerbitzuak eskeintzeaz gain, hauek gure errentaren arabera dohakoak izan bait daitezke. Hala ere, badirudi zerbitzu hauek ez direla PSNren interesekoak, 2012. urteko aurrekontuetan 15.000 euro xedatzen bait zaizkio, polikiroldegiaren mantenimendurako 65.000 euro inguru xedatzen direnean. Bukatzeko, bere axolagabekeriaren beste eredu bat, Lizarratik Iruñara garraiatzen zituen paziente onkologikoen autobus zerbitzuaren ezeztapenean aurkitzen dugu, asko izan bait ziren murrizketa neurri honen aurrean, gureak ez bezala, bere ardura eta kontrakotasuna adierazi zuten alkateak.


BIDEOZAINTZA ETA LEGEZKOTASUNA

Tamalgarria da Udaletxe hau zein egoeratan gelditu den. Kamarak jarri eta lau hilabetetara datuak babesteko fitxategiak sortu dira; hauek beharrezkoak izateaz gain legeak hala eskatutakoak dira. BILDUk,  fitxategi hauen ez izatea frogatu ondoren, zegoeneko Datuak Babesten dituen Agentzia Nazionalaren aurrean aurkezteko salakata prest zuen. Dirudienez norbaitek berri emanda, orain hauen sorrera proposatzen dute. Bideozaintzaren kasuan dena oso bitxia izan da: 2011ko abenduaren 16an kamarak jartzearen inguruko legezkotasun prozesuaren gainean, idatzizko txosten bat eskatu genuen. Eskari hau abenduaren 22an burututako osoko bilkuran berretsi genuen. Erantzuna ordea ez genuen ia 3 hilabete beranduagorarte jaso, non Gobernuko Delegaritzara igorritako komunikazio bat soilik behar zela eta iada bidalia izan zela esan zitzaigun. Delegaritzara egin ditugun joan etorri amaigabeetan frogatu ahal izan dugunez, idatziak Delegaritzan abenduaren 23ko sarrera data du, nahiz eta idatziak berak azaroaren 21eko data duen, Udaletxeko irteera zigilurik ez duen arren, Gobernuko Delegaritzako langileen artean harridura eta barreak eraginez, zigilu hau Araudiak hala eskatutakoa bait da. Zehaztuz: edo aipatutako idatziak 50 km eskas egiten hilabete pasa behar izan du edo bestela dokumentazio faltsutze delitu bat burutu da. Hortaz gain Alkateak, Ikuskatzaileari berri eman gabe, kamarek eta haien instalazioak balio izan duten 5.000 euro pasak hartu zituen ordainketa burutzeko. Ordea, Oteitzako Udalak eragozpenen izapiderako onartu zituen Gauzatze Oinarriak kontuan hartuz, Ikuskatzaileari jakinarazio behar zion, honek diru erabilgarria zegoela ziurtatzeko.


OSOKO BILKURATAN IRREGULARTASUNAK ETA AKORDIO EZ BETETZEAK

BILDUko zinegotziok 2011ko abenduaren 22an burutu zen osoko bilkura arruntaren aktak sinatzeari uko egin diogu, bertan aho batez adostu zen akordioa nola burutu den jakin ezean. Bertan BILDUk aurkeztutako mozioa onartu zen, non Nafarroako Gobernuari Lizarrako Garcia Orkoien Ospitaleko osasun zerbitzuak nahiz osasun publikoa mantentzeko, hobetzeko eta gehitzeko eskaria burutzen zaion. Alde batetik mozio hau Talde Parlamentarioei, Osasun Kontseilariari, Gobernuko Lehendakariari eta Nafarroako hedabideei iritsi arazi behar zitzaien, eta bestetik, Lizarraldeko Udaletxe guztiei mozioak jasotakoaren zentzuan ahoska zitezen eskatu behar zitzaien. Lehen zatiari dagokionean, ordea, Udaletxeak komunikazioa dataz kanpo burutu du, bigarren zatia gaur egun oraindik burutu gabe dagoen bitartean.
Era berean 2011ko ekainaren 22an burututako ohiz kanpoko osoko bilkuran adostutakoaren ez betetze bat egon da; bertan bilkuren erregimena adostu zen, alegia, hilabetean bat ospatzearena. Azken osoko bilkura burutu zenetik 3 hilabete pasa direnez, akordio honen ez betetzea ikuskatzen dugu.
Irregulartasunen beste eredu bat Alkateak, berak eta zinegotzi guztiek iada sinatutako bilkura bateko aktak aldatzeko saiakeran aurkitzen dugu. Kontua da, BILDUko zinegotzien aldeko bozkekin eta PSNren abstentzioarekin ANFASi bideratutako dirulaguntza humanitariorako % 0,7a ematea onartu zela. Hilabete batzuk beranduago, agian arreta deituta eta bere abstentzioa onartu nahi ez izanik, gertatutakoa eraldatzen eta aktak aldatzeko saiakera egin zuen, Araudiak galarazten duen arren.

EUSKERA

Aipagarria da Udaletxeak Irantzuko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuari dagozkion gastuei aurre egin ezin diela sinestarazi nahi izatea eta bestalde azken bilkuran soberakindun aurrekontuen zirriborroa aurkeztea. Zerbitzu honen jarraipena atzera bota zenean Oteitzan behar besteko eragina ez zuela argudiatuz, Alkateak, emateko prest zegoen dirua Oteitzan euskararen garapenerako bideratuko zuela baieztatu zuen; baina aurkeztutako zirriborroetan ordea ez da horretarako diru kopururik ageri.
Bestalde, azken osoko bilkuran BILDUk Oteitza eremu mixtoan sartzea proposatzen zuen mozioa aurkeztu zuen Mozio berberak Tafallan PSNren babesa jaso zuen arren gure herrian ez du arrera berdina izan; horretarako hauek independenteak direnaren argudioaz baliatu dira, bai eta baliabide ekonomikoen gabeziaz ere. Erabaki honekin Oteitzako PSNk Oteitzako sendi asko haien seme-alabek urtero 4.500 kilometro inguru egitera bultzatzen ditu, baldin eta euskaraz ikasi nahi baldin badute, izan ere eremu ez euskaldunean kokatzerakoan autobusa ez da bertaraino iristen. BILDUren asmoa ez da inolaz ere hizkuntz eredurik ezartzea, baina bai seme-alabak Hezkuntza Sailak eskeinitako, eta D eta T.I.L bezala, San Salvador ikastetxean ezarriak izan ez diren edozein hizkuntz eredutan matrikulatzea erabakitzen duten familiei autobusaren garraioa erraztearena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario