Hilabete mardulak igaro ditugu eztabaida luze eta aberasgarriak burutzen. Hamarnaka gazte izan dira prozesuko asanbladetan eta ekintzetan parte hartu dutenak. Teoria eta praktika uztartuz.
Lizarrako gazte mugimendua bizirik dago bai, eta gainera arlo askotan: ikastetxean, kalean, gaztetxean, musikan, jai herrikoiak antolatuz etab. Eta gu ere mugimendu horren partaide gara. Gure proiektuaren barne aurkitzen direlako gazte espresio ezberdin guzti horiek, bere kontraesan eta eztabaidekin. Orain berriro ere, antolakunde nazional batez hornitu gara helburu hori erdiesteko.
Horregatik guztiagatik, Larunbata honetan, Martxoak 9 izanda, Lizarrako Pinupe Gaztetxean arratsaldeko 17:30 Ernai gazte erakundearen aurkezpena eta Gazte Danbadara joateko deia egingo da. Aurkezpenaren ondoren eta bideo batzuk ikusi eta gero, Gazte danbadaren egitaraua aurkeztuko da, eta Lizarratik zeintzuk eta nola joango garen eztabaidatuko dugu. aurkezpena bukatu eta gero, askaritxoa izango dugu, gaztetxera hurbildutako guztientzat.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! GORA LIZARRAKO ERNAI !!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario