Lodosa eta Sartagudako Ibaialde ikastolak kinka larrian ospatuko ditu 25 urteak. Egun bizi duen egoera ekonomiko kaskarra dela-eta, mende laurdena ospatzea helburu huts izan beharko lukeen jaialdiak, zentroaren etorkizuna bermatzea eta haren hezkuntza kalitatea ziurtatzeko xedea ere izango du.
Azaldu dutenez, otsailaren 5ean egingo da, urtean zehar euskara eta ikastolen alde antolatzen diren beste ekimen batzuei oztoporik ez egiteko. Egun horretarako, kontzertuak, bertsoak, herri kirol erakustaldiak eta abarrekoak antolatu dituzte.
Iragan abenduaren 26an proiektu honetan lanean hasi zirenetik ate ugari jo dituztela azaldu dute, eta jasotako erantzun onak txalotu. Bereziki azpimarratu nahi izan dute ere Ikastolen Elkartearen aldetik jasotako babesa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario